Aspaldi handiko 80.eko hamarkadan hasita, argazkilari autodidakta izan naiz. Argazkigintza analogikoan eta digitalean paisaia, arkitektura, erretratua eta beste landu ondoren, argazkilaritza estenopeikoa aurkitu nuen. Arlo horretan ikertu eta gauza berriak probatuz, askatzeko modu bat topatu dut, nahasmen aldi honetan irudimena eta desira pizteko.