Ez garena izan nahi

Erabiltzailearen aurpegia Jon Andoni Martin 2018ko urr. 19a, 08:40

Jon Andoni Martin Gonzalez argazkilariak urriko aldizkariarko egindako 'hileko argazkixe': 'Ez garena izan nahi'.

 

Bazen behin Azkoitian desberdina izan nahi zuen patata bat. Itxura berezia zuela esaten zioten denek, ez zuela patata bat ematen, beste zerbait ematen zuela. 

Batzuek punk itxura zuela esaten zioten, goi aldean sustraiak tente zituelako, punkek ile-gandorrak bezalaxe. Beste batzuen ustez, bihotz uzkurtu bat ematen zuen, sustraiak zain bihurtuta; maitasunaren metafora eder bat iruditzen zitzaien.

Hala ere, gehienek bota baten tankera hartzen zioten patatari. Horixe zuen hark antzik gustukoena; ez zen punka sentitzen, eta ez zekien zehatz metafora bat zer zen, ezta inporta ere. Hala, bota bat bezala hara-hona ibiltzearekin amets eginez, oin baten zain gelditu zen, ibiltzen hasteko. Zain egon zen luzaroan; hain luzaro, konturatu zenerako sustraiak zeharo handi baitzituen, ia haren azal zimurra ezkutatzeraino.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide