Argazkigintzaren iraultza izandako teknika

Erabiltzailearen aurpegia Jon Andoni Martin 2015ko urr. 15a, 16:26

Eroski supermerkatuaren aparkalekuari ateratako argazkia da, Colodion hezearen teknika erabilita. Euskarri gisa kristala erabili dut eta ez papera, ohikoa den moduan.

Teknika horrekin atera dudan bigarren argazkia da hau. Gustura nago emaitzarekin, batez ere, argazkiko elementuak bereiztea lortu dudalako.  

Gustave Le Gray izan zen Colodion hezearen teknika erabiltzen aurrenekoa, eta ondoren, 1851ean, Frederick Scott Archer-ek lortu zuen behar bezala lantzea. Argazkigintzaren iraultza izan zen orduan, edozeinenetzat eskuragarria zen teknika zelako, beste batzuek ez bezela, arrisku gutxikoa eta nahiko merkea zen. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide