Bertsoa paperean

D eredua

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Tolosa Alberdi 2021ko abu. 31a, 08:33

Iñaki Tolosak abuztuko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'D eredua'.

Gaia: D eredua

Doinua: Espainian behera

D eredua dugu
berriz hizketagai
euskara larri dabil
ikasgeletan ai
ikasleen ahotan
entzun nahi dugu bai
haurrak euskalduntzea
denok dugunez nahi
baina adierazteko
ere ez dira gai.

Hezkuntza Sailak badu
sekulako lana
oso iluna dago
hemen panorama
murgiltze eredua
bihurtu da zama
lana egin behar da
aldatzeko dana
ikasleak hurbilduz
euskararengana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide