Bertsoa

Hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia

Iñaki Tolosa Alberdik uztaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Hauteskundeak'.

Gaia: Hauteskundeak

Doinua: Aizak hi mutil mainontzi

 

Hasieran zen hainbat duda

itxita herri ta muga

hauteskundeak egingo dira

nahi zuten modura

birusaren kalentura

igo zaiela burura

emaitza onak lortzea baita

beraien ardura.

 

Pasata estutasuna

dena ez da hain iluna

halere ez dut uste hau denik

gaur lehentasuna

herritarren osasuna

ez al da ba ondasuna

egoera hau lehendik ere

zen nahiko astuna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide