Santa Zezilia eguna ospatuko du bihar Iraurgi abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi abesbatza 2022ko aza. 26a, 11:00
Abesbatzak iazko Gabonetan emandako kontzertu bateko irudia.

Bihar, 11:00etako meza nagusian abestuko dute abesbatzako kideek joan diren kide guztiak gogoan izateko. Ondoren, bazkaria egingo dute guztiek batera.

Iraurgi abesbatzak Santa Zezilia eguna ospatuko du bihar, igandea. Ospakizunekin hasteko, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian ospatuko den 11:00etako meza nagusian abestuko du abesbatzak, eta gogoan izango dituzte joan diren kide guztiak. Goizeko emanaldiaren ondoren, abesbatzak bazkaria egingo du musikarien eguna ospatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide