Iraurgi abesbatza Logroñon izango da azaroaren 5ean, Concordia Coral abesbatzarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Iraurgi abesbatza, parrokian. (Andoni Elduaien)

Bi abesbatzen arteko trukea izango da, eta Logroñoko Santiago el Real elizan eskainiko dute kontzertua, 20:15ean. Doakoa izango da sarrera.

Datorren larunbatean, azaroak 5, kontzertua eskainiko du Iraurgi abesbatzak Logroñon (Espainia). Ez dute, ordea, ohiko emanaldia eskainiko; izan ere, Logroñoko Concordia Coral abesbatzarekin batera arituko dira agertokian. 20:15ean izango da ekitaldia, Santiago el Real elizan, eta sarrera doakoa eta librea izango da; beraz, edonork izango du joateko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide