Azkoitiarron memoria historikoari muzin?

Erabiltzailearen aurpegia Iraitz Otaño Mugica 2017ko eka. 19a, 09:16

Larunbatean Gernikan hildako gudari gipuzkoarren omenaldia izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. (Lotsa behar du hiltzaile frankisten oinordekoekin oheratu eta horrelako ekitaldiak egitea baina hori beste baterako utziko dugu). Bertan eskualdeko hainbat gudari hil zituzten frankistek, azkoitiarrak tartean. Aldundiak Udal Gobernuak gonbidatu zituen gudarien familiekin batera ekitaldia babestu eta gudariei errespetu eta aitortza eskaintzeko.

Azkoitiko Udaletik ordea kale egin zioten gudari, familia eta gure herriaren historiari. Alkatea ez zen joan, zergatik? Agenda arazoak agian? Eta alkateordea? Eta beste zinegotziak? 9 dira eta gure historia salduta utzi zuten, babesik gabe. Benetan tristea izan zen Gernikan egin (ez) zutena.

Guk, prentsa bidez jakin genuen ekitaldiaren berri beste behin ere egunean bertan. Udalak, Aldundiak bezala, ez zigun abisatu betiko moduan. Kasualitatez ordea, Getarian oposizioa (EAJ) gonbidatua izan zen. Kuriosoa datua bai.

Gai honetan asko dugu lantzeko oraindik ere eta hau ez dugu lortuko besteei bizkarra ematen badiogu eta herriaren historia dena alderdiaren historia bihurtu nahi badugu. Hori ez da bidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide