Azkoitiarron heldutasuna

Erabiltzailearen aurpegia Iraitz Otaño Mugica 2016ko urr. 27a, 17:15

Atzo bizitakoak zur eta lur utzi ninduen. Urriko Osoko Bilkura ari zen ospatzen gure Udalean,  azkoitiar denon Udalean. Galderen txanda iritsi zenean, Azkoitia Lantzenen gure taldeko ordezkaria den Gaizka Larrañagak hartu zuen hitza.

Dokumentu baten ingurukoa zen galdera. Egun batzuk lehenago, kaletik, jakin genuen Eusko Jaurlaritzatik dokumentu bat iritsi zela eta honek ondorio kaltegarriak ekarriko zizkiola gure herriari. Kalte hauek zein diren jakitea zen gure asmoa, herritarrok Udaleko gorabeherak jakiteko eskubidea dugu, edo hala behar luke behintzat!!

Kasu honetan ordea, Alkate Jaunak, erabaki zuen azkoitiarrok ezin dugula, oraingoz behintzat, berririk izan. Hau argi uzteko Larrañagari ohartarazi zion dokumentua publiko eginez gero kargugabetzea jaso dezakeela ordainetan.

Zer nahi digu ezkutatu Alkateak herritarroi? Ez al gara nahiko heldu gardentasun osoz informazioa jaso eta kudeatzeko? Albiste onak jasotzeko bakarrik?

Gai honekin, eta orokorrean politika denekin, Udal Gobernuari hiru eskaera txiki eta handi egin nahi nizkioke.

Gardentasuna, gardentasuna eta amaitzeko gardentasuna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide