Belauniko

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko eka. 21a, 09:17

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Belauniko.

Belaun bat joko-zelaian inkatua, esku biak bestearen gainean, burua zut. 2016ko agorrean hasi zen dena, Ameriketako Estatu Batuetan. Partidari ekin aurretik, Star Spangled Banner himnoa jotzen hasi orduko, izan zen eserita jarraitu zuenik: «Ez naiz tente jarriko beltzak zapaltzen dituen herrialde baten bandera ohoratzeko. Futboletik harago doan zerbait da, egoista litzateke beste alde batera begiratzea». Colin Kaepernick da mintzo. «Hildakoak daude kalean, eta geuk ordaindutako poliziak libre ateratzen dira».

Gerora erabaki zuen belaunaren keinua egitea. Protestak segi zezan, baina errespetua galtzeke. Keinu apala Mexikoko Olinpiar Jokoetan Tommie Smithen eta John Carlosen ukabil beltz harroen aldean. Hala ere, bi atletak bezalaxe, mendeku politikoak fueratu zuen Kaepernick lehiaketa profesionalaren bidetik. George Floyden hilketak bizitu zuen sua berriro. Ia jan zuten Megan Rapinoe keinu bera egiteagatik. Begiz joa zuten. Lehendik konturatuta zeuden ez zuela eskua bihotz gainean jartzen himnoarekin.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide