Euskalerria

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko mai. 31a, 08:06

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Euskalerria'.

Euskalerria deitzen zen, H-a ETAkoena zelako, marxistena eta Infernuko Txikitorena. Franco hil baino hilabete lehenago ekin zioten emisioei, TVEk Bilbon zuen egoitzan. Ordu erdiko saioa ostegunero Telenorten. Atzean, zirrikitu bat eta subkontrata kulturala: Joxemari Iriondo, Juan Mari Iraolagoitia, Manu Oñatibia, Xabier Kintana... Irratian zaildutako jendea bitartekorik gabeko egitasmoa abiarazteko. Baina hantxe familia guztia telebistaren aurrean esatari bat euskaraz estrainekoz entzuteko. Adikzioa ez zen Goenkale-rekin hasi, Pinpilinpauxa-rekin ume asko da hazi.

Ez zen Euskalerria egunerokoa ulertzeko tresna. Goitik hala bideratuta, Trantsizioaren Lemariek euskara mundutik espero zutenarekin betetzen zen astean behineko ordu erdikoa: ohiturak, dantzak, bertsolariak, kirolak, ospakizunak… Zentsura tarteko, Madrildik ematen zitzaion grabatutakoari emititzeko baimena. ETBren sorrerak giltzatu zuen TVEk euskararentzat gordea zuen tarte hura. Ez dirudi ordezkapena gaizki etorri zitzaienik. Lasaitu ederra.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide