Voyeurra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko mai. 24a, 12:54

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Voyeurra'.

Ane Irazabalek berritu dit argazkia: Sderot-eko biztanleak ageri dira muna batean, Gazaren gaineko aire erasoari begira. Arrastoari segika, gehiago aurkitu ditut. 2014ko uztailekoak dira. Israeleko banderaz inguratuta, botila hutsak, etxetik eramandako besaulkietan sasoiko gizonak. Largabistekin batzuk, lepoa luze, erne guztiak leherketei adi. Izan ere, ez da nolanahikoa ikuskizuna. Hori da azken batean argazkiek erakusten dutena, besteren sufrimendua gerrako film batean bezala ikusten ari den jende arrunta.

Parekotasunak hartaratuta, Jose Izurrategiz gogoratu naiz. Umetan ezagutu nuen, Azkoitian zegoela apaiz. Organista bikaina zen. Badu gizonak eguneroko bat, 1937ko otsailetik abuztura bitartean idatzia, gazteleraz. Balio literariorik gabekoa, horra Molaren aldeko euskaldun baten bihotz-begiak. Honetaz eta hartaz ari da, burlagarri zaio jendearen gazteleraz egiteko era, Elosu gainera igotzen da, ez edonorekin, «gure kanoien danbateko zoragarriak ikustera. Ezin zirraragarriagoa da proiektilen txistu hotsa Elgetako igoera guztian». Zehatz eta zehe kontatzen ditu ikusiak. Bizkaiko fronteari so, makineria militarrak kitzikatua, adjetibazioak salatzen duen voyeurra da Izurrategi: "Tiro eta bonbardaketa zoragarria. Jendetza bildu da mendian. Ez da halako ikuskizunik munduan. Honek ez du parekorik".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide