Mohawkak Baztanen

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko api. 26a, 08:03
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Mohawkak Baztanen'.

Beldur gaberik sartu dira makinak hespiletan. Harago, zuhaitz harroak eramango dituzte bulldozerrek, lurrarekin berdinduko guztia. Hala ageri da nonbaiten diseinaturiko planoan: golf zelai eder bat hemen, etxebizitza apainak inguruan. Ez bertakoentzat, noski. Ez da bertakoek eginiko egitasmoa, ez da bertakoekin adostua, baina zer axola dio horrek denen onerako izanen bada. Epaitegia ere alde mintzatu da. Orain itsu daude, baina egunen batean ikusiko dute, eta eskertuko diote denon ongizatearen aldeko buru argiek. Nabarmen irabaziko du ingurune zokoratu honek.

Makinak sartu direlarik, alabaina, behaztopa aurkitu dute arboladira heltzerako. Elkarri loturik daude, oihu egiten dute, deiadar, orro, hain da basa mendiek eta mendeek animalia bilakaturiko jende hau. Inork nahi ez duena egitera behartu dute gobernua. Polizia bidali da, baina orroek gorago egiten dute, eta ez da ona, gero eta urrunagotik aditzen baita zertan dabiltzan munduko toki baztertu honetan.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide