Bulldozerraren azpitik

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko api. 12a, 08:31

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Bulldozerraren azpitik'.

Mende akabailan sinatu zuen Frantziak Hizkuntza Gutxituen Europar Karta. Paperean, ofizialtasunik gabeko hizkuntzen babesaren eta promozioaren aldeko konpromisoa, ez besterik. Eta horixe egin zuen, sinatu, baina hodei batean gainean, ez baitzuen ondorengo urteetan indar mendrenik xahutu frantsesaren ez besteko deusen sustapenean. 2015ean, Karta berresteko asmoa azaldu zuen François Hollande jaun presidentak. Baina lanak zer hodeitan izenpetu zuten topatzen…

Tartean, konstituzioaren erreformaren kari, hizkuntzena berriro mahai gainera. Bortitzen, Frantses Akademia borrokatu zen hizkuntza gutxituak aipatzearen kontra, hauek "nortasun nazionalari" eraso egiten diotelakoan. Bestelakoa izan zen Sarkozyren arrazoiketa: beharrezkoa zen aniztasuna onartzea, hala "autonomistak eta independentistak" ahultzeko. Azkenik, Frantziaren ondare izendatu zituen gobernuak errepublikako 75 "eskualde hizkuntzak". Ondare. Horra Luteziako aurrien mailara ekarriak eguneroko bizimoduko mintzoak. Andde Sainte-Marierena da konparazioa: "Ondare unibertsal izan arren, latina hilik da, eta guk euskara bizirik nahi dugu".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide