Espainiaz mintzo zaizkidanean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko ots. 22a, 08:03
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Espainiaz mintzo zaizkidanean'.

Miño ertzera joan aldiro, ez da Suso Vaamonderen izena atera gabeko bueltarik. Itzal handia utzi zuen Salvaterra eta inguruetan. Eta hala du egun ere. Bertan egin zioten azken omenaldia 1999an, ia eguna zabaldu arte luzatu zen jaialdia. Mundua bildu omen zen bertan. Adoretu ere egin zuten, baina ezin izan zuen gangarrik harrotu. Eri handi zen ordurako. Handik gutxira hil zen, Manuel Maria poetak esatera, «galiziar musikaren ahots behinena».

Bazen nor Suso Vaamonde, «con V e sen hache». Behin, Pontevedrako Ferraria plazan egin zen jaialdi antinuklear batean ari zela, berotu eta koplatxo bat erantsi zion Uah! kantu ezagunari: «Cando me falan de España/ sempre teño unha disputa/ que se España é miña nai/ eu son un fillo de …». Entzuleek osatu zuten abeslariak burutu ez zuen errima. Salaketa etxera. Alferrik aritu ziren abokatuak galiziar retrancaz eta kantu askoren sarkasmorako usadioaz. Sei urte eta egun bateko zigorra ezarri zion juezak, retranca gaberik, «Aberriari publikoki laido egiteagatik». 1980ko azaroa zen. Horrela mintzo zen espainiar demokrazia gaztea.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide