Epailea eta hostopila

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko ots. 15a, 12:46
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Epailea eta hostopila'.

Epaile bat, gorputzez guri, hain ondo-bizia itxuraz non txerrapotua erakutsi zaigun, irrigarri. Hitzek asko diote laguntzen karikaturari: «epidemiologoak familia-medikuak dira, ikastaroren bat eginda edukitzea». Eta dena lehertu da. Epaileak gutxietsitakoak, sutan. Ikusleak, taberna irekien pozean, karkail batean. Eta hara, bat-batean, Georg Grosz-en koadro bat ustekabean, otsail goibela izpi bat alaitzeko.

Ez dira haserretu, ordea, gaitzen ikerlariak soilik. Jaurlaritzak berak ere ezin izan dio eutsi. Ez hainbeste Garrido juezak epidemiologoen gainean botatakoagatik, ezpada hurrengo egunean Auzitegi Nagusian ostatuez hartutako erabakiagatik. Ez da posible medikuntzaz arrastorik ez duen epaile batek ordura arteko lan guztia botatzea komunzulora. Lagun zaharra da, gainera, Garrido. Aurrez zeukaten begitan gobernuko alderdiek Jaurlaritzak hartutako beste neurri batzuen kontra agertzeagatik. Eta azen ontzeko, Vox txaloka.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide