Titanic-en gu

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko ots. 1a, 07:54
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Titanic-en gu'.

Joko gaitza eman du Titanicek mendebaldeko kultura transmisioan. Belfasten, troubleen osteko hiriaren aldaketaren branka bihurtu dute hura egin zen ontziola, baina ostean, erabat bestekoa du sinbolismoa. Hans Magnus Erzensbergerrek transatlantikoaren azken orenak berregin zituen Titanicen hondoratzea poema epikoan, itxura batera irudiek erakusten zutenaren bidez islatzeko idazlearen sinesmen marxistaren gainbehera. «Titanic sindromea» deitzen zaio, berriz, Zygmunt Bauman poloniar filosofoaren beldur likidoaren ingurumariari, alegia, egunerokotasun antolatu eta zibilizatuaren babesik gabe, honen zirrikituetatik ezerez sakonera erortzeko izuari. Titanicek, izan ere, zaina jotzeko moduko elementu asko du: hondoraezina zenaren hondoratzeak, salbamendu-potinetara igotzeko borrokak eta itsaso izoztuan laguntza zain hil ziren haiek guztiak; esan gabe doa, nabarmen gehiago zenbat eta merkeagoa ontziratze-txartela.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide