Printze zoriontsua

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko urt. 10a, 15:42
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua: Printze zoriontsua

Gaur bezalakoxe egun batean hil zen enara Printze Zoriontsuaren oinetan. Elurra ari zuen, hotza pobreen etxeetan sartua zen eta amaituak zituen adiskideak agindutako eginbeharrak. Urre, esmeralda zein errubi, printzearen estatuak emanak zituen aldean zeramatzan apaingarri guztiak behartsuenen alde eta nekeak hil zuen elai mandataria. Eta hotzak.

Handik lasterrera, irudi zirtzildua eraitsi zuen alkateak, urtzeko. Istorioak dio elkarrekin bota zituztela zakartegira enararen hilotza eta printzearen berunezko bihotza, suak galdatzea lortu ez zuen hura. Ipuin gutxik hunkitzen gintuen umetan Printze Zoriontsuak bezainbeste. Eta artean ez genekien nor zen Oscar Wilde.

Egunotan, ipuina ekarri dit akordura elurrak, atzera ere. Elurrak eta, Mike Tyson gelan sartuta, haurtzarotik muturrekoka atera gaituen albisteak. Argi-indarraren prezioa %27 igo dute konpainia elektrikoek Espainian, eta %22 gasarena, noiz eta eguraldiak hartaratuta, bien beharrik handiena dagoenean.

Hala sartu gaituzte helduen munduan. Hemen ez du ez fantasiak ez errukiak tokirik, are gutxiago hitz larriagoek. Realpolitikak bestelakoak ditu arauak.

Jarraitu irakurtzen Berriaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide