Zoperna jenerala

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko abe. 14a, 08:00
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Zoperna jenerala'.

Atertu du, ahitu da, noiz arte, egunotan ia irentsi gaituen Zoperna Jenerala, Dilubio Unibertsala. Euriarena ez da huskeria hemen. Kalera atera eta zaparradatzan egin dugu lanerakoa, eskolarakoa, dendarakoa. Askozaz kontzeptu sarkorragoa da, hezurrak usteltzerainokoa. Ze, heldu etxera, piztu telebista eta aldean ekarri dugun blaia izan dugu lehen albiste, edo elurrarena bestela, kate eta lili, Pagozelain gure Amaiurko gaztelu zuria. Ez da konformaerraza euskalduna, inoiz ez du aski. Hondar aldean, Eguraldia atalak albistegiaren laurdena behar du gero, kirolari uzteko beste laurden pasatxoa. Lehen aurreikuspen zena, konstatazioaren eztitze bihurtu da aroarena.

BBCko lehenbiziko zuzendari orokor John Reithi zor diogu telebista publikoak behar dituen hiru zutabeen lelo klasikoa: informatu, formatu, entretenitu. Munduan bizitzeko hori. Eta daukagun atarialdea ikusita, zalantza batean bizi naiz, ez delako erraza mundutar izatea, eguna joan eta eguna etorri, eguraldia badugu berri nagusi; ez delako batere erraza mundutar izatea Derioko parranda batekin zabaltzen baditugu albistegiak eta Etiopian dagoen euskal kooperante baten berririk ez dagoela badiogu (okerrago ere bai: "desagertu egin da"), bera dagoen horretan milaka direnean desplazatuak ordurako eta nahita gorde badugu Tigrayko gerra, ez gaiztakeriaz, zoriontsuago bizi gaitezen baizik.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide