Hau dena pasatzen denean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko urr. 26a, 09:08

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Hau dena pasatzen denean'.

Drinki eta dranka jendea desorduetan Palmako pub batean. Lehendik ere jasoa zuen isuna nagusiak. Poliziak azalpenak eskatuta, ezin duela giltzatu zuritu du bere burua, "agintariak daude barruan". Hala harrapatu dute Francina Armengol, Balear Uharteetako gobernuburua barne-zurrutean, berak ezarri legearen arabera, itxia behar zuen zuloan.

A zer atarialdea ari zaigun uzten arauen eta ihesen arteko jolas hau. Abuztuaren 19koa da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren agindua, besteak beste, betebeharren barruan "bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak murriztea" agintzen duena, "baita gizarte-topaketa horiek gehienez 10 lagunenak izatea ere". Iñigo Urkulluk irailaren 5ean hartu zuen kargua Gernikan. Egun horretako argazkietako batean, 23 lagun ageri dira Arbola Santuaren abaroan, 10 eta 10 eta 2, lehendakariaren bueltan. Ez ezinbestekoa fotoa, eta elkarren gainean hala ere. Hori bai, patata dioen irribarrea musukoaz estalita.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide