Chateubriand irakurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko ira. 7a, 08:00

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Chateubriand irakurtzen'.

Chautebriandi zor diot. Hilobiaz haraindiko oroitzapenak amaiezinean dakar, denborak betiko eroan dituen beste hamaika kontutxorekiko penen artean. Hala dio, Napoleon Bonaparte boterera heldu zelarik, hartu zituen erabakien artean bere jaiotza-urtea 1768tik 1769ra aldatzea izan zela aurrenekoetakoa. Ez, noski, urtebete gazteagoa emateko, etorkizuneko jendeari sortzez frantsesa zela sinestarazteko baizik. Izan ere, 1768an Korsika Genoako Errepublikaren parte zen artean.

Buruak egin ohi dituen lotura eroek ekarri didate Napoleonen faltsutzea Martin Villaren inguruan antolatu den zirkoaren berri izan bezain laster. Honek ere, eta on fire ezagutu zutenak aleka badoazelarik, behar du iragana manipulatu, ondorengoen aurrean ez sortzez espainolago agertzeko, ezpada benetako demokrata eta agintari on eta arduratsu gauzak arrunt zailak ziren garaian. Eta amnesia adostuaren berme agertu zaizkio Maria Servini epailearen aurrean Gonzalez, Aznar, Rodriguez Zapatero, Rajoy, Redondo, Mendez, Gutierrez, Fidalgo, Borrell, Roca, Herrero y Rodriguez de Miñon eta El Cid Campeadorren beso ustelgaitza, gizonak eta notario zintzoak guztiak. Datozela orain elkarbizitzaren zutabeei kontra egitera German Rodriguezen lagunak Vitoria, hermanos, no os olvidamoska.

'Berria' egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide