Itzuli gabe

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko uzt. 6a, 08:00
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Itzuli gabe'.

Badoaz Mikel San Jose eta Beñat Etxebarria Athleticetik eta idatzi dute agur gutun bat badoazela esateko, zuzendaritzarekin izaniko inkomunikazioa nabarmentzeko eta afizioa despeditzeko. Berehala hasi zaie jendea zaunka euskara hutsez egin dutelako. Azaldu dute zergatia, proposatu dute ulerbidea, eta zaunkak haginkada bihurtu dira, eta pistola birtual: «Bala bat bekain artean, horixe merezi duzu». Euskarak tiroei dei. Berriz ere.

Bistan da, ez zen iskanbilaren laurdenik ere sortuko erantzunean ez balute aipatu izan itzultzaile automatikora jotzearen kontua. Ulertzekoa da. Zer laido handiagorik, etxean zaudela, bizilagunak zer dioen jakiteko harena itzultzen jardun beharra baino. Izan ere, besterena itzultzeak apaldu egiten zaitu, uko egin behar diozu pribilegioari, sinetsi beharra daukazu aurrean duzuna zeure beste dela, eta hori jatea ez da batere erraza, zer zaren eta nondik zatozen.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide