Bira bi

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko mai. 4a, 09:08
Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Bira bi'.

Ez da erraza ulertzen. Edo ni naiz zeharo aldrebes nabilena. Orain arte hor nengoen, «baina zuek zer nahi duzue, mediku ona ala mediku euskalduna?» galdetu izan digutelarik, sinetsita tranpa zikina dela esaldia, elebakar motzen indar-erakustaldia txikiari arnasa ere ukatzeko. Amarru dialektiko bat, azpian laketu gaitezen betiko.

Baina hara non, bakarturik gaudela, eta konfinamenduaren zakarra arintzeko, Euskaraldiak tratua egin duen EITB, Tokikom eta Topagunearekin Elkano, lehen mundu bira animazio filma emateko euskarazko toki telebistetan eta ETB3n. Horretarako arrazoirik, bada. Protagonista euskalduna duen euskaraz sortutako filma da. Eta entretenigarria; harik eta munduari bira bat bai, baina ikusitakoari bi ematen ez dizkiogun artean.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide