Bizar aroa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko api. 20a, 10:41
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Bizar aroa'. 

Etxealdi, ilealdi. Lagunekin hizketan hasi eta, jardun arinari ere bide emate aldera, berez dator gaia: ea txima hauek mozten ditudan. Arrunt harrotua dabilela norberaren txara, alegia; baina dena da mentura kalera ateratzea susmagarri bihurtu den honetan. Ai, tximatzarrok! Eta bizarrok!, horretarako ongarritutako baratzea duenak, noski.

Ileak tema duela denborarekin, gauza jakina da. Arren artean, erresistentzia ikurtzat hartu izan da luzaroan bizarra. Ez dago garai bateko familia albumean begiratzea besterik. Gizonezko antifrankistak bizardunak ziren. Gaur egun, lagun galegoen artean ere —galegista amorratuak guztiak—, asko ditut bizardunak adin batetik gorako gizasemeen artean. A rapa das bestas-en behorrekin nola, ilea moztea amore ematea da, azpiratu zaituzten seinale. Etsaiari ilea moztea kontrarioa umiliatzeko era da. Horrexegatik uzten zituzten kaskamotz emakumeak erretaguardian.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide