Burdinazko kartzela

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko urt. 13a, 09:24

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Burdinazko kartzela'

Begia dute Katakrakeko lagunek bestelako liburuak argitara emateko. Nanni Balestriniren Den-dena nahi dugu eleberriarekin egin dutena azkena. Fernando Reyk zoragarriki itzuli duen fresko sozial ederrean, 1968 bueltan Italia iparraldeko automozio fabrika handietako lan-gatazkak dakarzkigu Balestrinik, buruz buruko borroka barik, hamaika ertz erakusten dizkiguna.

Eta Balestrinirengan ikusten du irakurleak, 1971koa da liburua, egun gurean gero eta sarriago agertzen ari zaigun kezka baten planteamendua eta soluzio proposamen bat. Baieztapen enpirikotik abiatuta (lanak hil egiten du jendea, zahartu, erabat hondatu), ahalik eta lan gutxien egitean dago gakoa. Langilea ekoizpen sistemaren gatibu, eta bizitza bakarra dugularik, ez da lana hark behar duena, astia baizik. Eta gutxieneko dirua bizitzeko.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide