Real politik

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko urt. 6a, 09:28
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Real politik'.

Politika da mende berean Europa bigarrenez lurrarekin berdindu eta Alemania galtzailea izatea, handik ez hainbestera, bertako buru politikan eta ekonomian. Eta da ez nekerik gabe, azkenik independentzia lortzea eta mende bete igarota, norberarena piztu ezin eta zapaltzaile ingelesen mintzoa nagusitzea bizitzako esparru orotan, Dublinetik Galwayra. Eta da periferia guztiak anti-iraultzailetzat jo eta haiek menostea, deuseztea eta guztiz desagerraraztea, zer eta Libertatearen, Egalitatearen eta Fraternitate irusaren izenean.

Politika da nork bere buruari galdetzea, eman dezagun Jarama bazterreko edozein auzotako edozein etxetan, non dauden No Pasarán! haiek, komuneraino ere sartu badira. Eta da, logika berean, galdetzea zertarako gerraren sufrimendua ustez historiaren zuloan azpiratutako haien itzalek hartu badituzte udalak, ikastetxeak eta zer ez. Eta da, eman dezagun, Federica Montseny ezina zirudiena azaltzen bere kideei, alegia, zertarako den beharrezkoa anarkistak non eta gobernu batean egotea.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide