Biktima

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko aza. 25a, 09:07
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Biktima'

Cees Nooteboom-i irakurri niola uste dut interbiuren batean. Ba omen da neederlanderaz hiztegi bat, 1884an idazten hasi eta oraindik orain amaitu eta editatu dutena. Auskalo zenbat ale duen Mastenbroek-eko polderra bezain luze imajinatzen dudan liburu sorta horrek. Nork jakin zenbat hitz duen, horietatik zenbat ez den azken berrogei urtean inon idatzi, zenbat ito den betiko. Liburuak ez ezik, hilkorrak baitira berbak berak ere. Bidean, ibiliaren ordaina, nekatu egiten dira. Aldatuz doaz, erdoka eransten die erabilerak eta historiak, hasieran ez bezalako esanahia hartzen dute sarritan. Adibideak, zientoa eta bat. Aski dugu une batez isildu eta mihipean begiratu bizkor bat egitea.

Efemerideak halakotuta, elkarrizketa zoragarria egin dio Garazi Kamiok Ane Muguruzari, Josu Muguruzak ezagutu ez zuen alabari. Une batean, barruak asaskatuta eta bere buruaz ari dela, kostatu egiten zaiola biktima hitza erabiltzea aitortzen dio kazetariari. Zergatik galdetuta, arrapostua bueltaka dabilkit oraindik: «Uste dudalako biktima zera horrek ez nauela ordezkatzen. Gaur egungo biktima terminologia horretan ez naiz identifikatua sentitzen. Gehiago gustatzen zait esatea gatazkaren kaltetu bat naizela, edo ondorioak pairatu dituen pertsona bat. Egun ezagutzen dugun biktima izaera horretan Estatu terrorismoaren kaltetu asko ez dira identifikatuta sentitzen. Eta ni barne. Ez dakit eman zaien erabilpenagatik, batzuk nola goraipatu dituzten eta besteok nola gutxietsi gaituzten...».

Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide