Enpatia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko urr. 7a, 10:14

Iñigo Aranbarriren aste honetako artikulua: 'Enpatia'. Irakurri:

 

Gasteizko legebiltzarrean gogorarazi zaie presoen «ongi etorriak» antolatzen dituztenei. Alderdi juridikotik edo errepresibotik baino, alderdi etikotik heldu behar zaiola gaiari, sen ona omen da giltza. Besteari min eman bazaio, mindua ikusi beharra dagoela presoaren askatasunak emandako pozaren gainetik, zer gizarte den bestela gurea.

Bestea. Izan ere, zer gara bestea gabe. Bereak eta asto beltzarenak entzun behar izan ditu Puigdemontek otu zaionean botatzea Euskal Herrian, 829 hildakorekin, ez zela 155.a inoiz aplikatu. Alde dituenek erantzun diote gogorren. Nola litekeen halakorik esatea hemen gertatu direnak gertatuta, Espainiako gobernua terrorismoan inplikatua egon denean, milaka lagun zanpatu dituenean estatuak berak, errugabeak asko. Azken batean, zertan dabilen norbera ondo azaltzeko inork pairaturikoa narrazio ofizialaren alfonbrapean gordetzen.

Iñigo Urkulluri heldu zaion zaparradaren parekoa, Bizkaiko metalgintzako grebaren harira adierazi duenean (non ere inportantea da, Forum Europan) badakiela jakin patronalak ahalegin guztiak eta bi egin dituela egoera honetara ez heltzeko eta, eskaerak bidezkoak izanagatik, sindikatuak direla akordioa nahi izan ez dutenak.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide