Argazki bat

Erabiltzailearen aurpegia
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako artikulua: 'Argazki bat'. Irakurri:

 
Espainiako errege Felipe VI.a Itsas Armadako Kuartel Nagusiko museoan, Madrilen, espedizioaren bosgarren mendeurrena dela aitzakia. Zurizko dago, buru gorenari dagokion maneran. Saihets banatan ditu, ezkerretara, Margarita Robles, Espainiako Defentsa ministroa, eta eskubitara, gobernuko presidenteorde Carmen Calvo eta armadako Estatu Nagusiko almiranteburua, Teodoro Lopez Calderon. Ez daude bakarrik. Ia berrogei lagun dituzte inguruan, mailadian ondo prantatuak, irribarretsu. Zapi zuriak daramatzate lepoan: Getariako elizako koruko partaideak dira. Danbolinak agerian, bi txistulari ageri dira. Eta dantzari bat. Ertz-ertzean, zapia ez daraman bakarra, Euskalerriko Adiskideen Elkarteko burua.

Bada harrotasunik argazkian. Euskaraz kantatzera joanak dira Madrilera, garbi uztera herritarra zutela munduari bira eman zion aurrena. Museo militarrak lagundu die erakusketarako hautaturiko leloarekin: «Lehenbizikoak izan ginen». Lehenbizikoak, horrela hitz egiten duelako jende putzantuak; eta ginen, halaxe delako, ez da denborarik ez espaziorik garaipenean.
 
BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide