Elkartzea

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko eka. 17a, 08:09
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Elkartzea'.

Lagun bi Cusco iparraldeko auzo batean, karrika estu artean oinez, eguerdi irian. Hemendik behar du. Azken etxeen atzealdean, hara bidezidor bat. Saqsaywamaneko hiri zaharraren aurrien bila dabiltza; inken gotorlekurik ederrena, adituek esatera. Disimuloan nahi, baina nabarmen izan. Halako batean, teilatu gain batetik, eupada. Hiru gizon eguzkitan, etxeari teilak berritzen. Gonbitea berehala. Edabe lodia da, pintura pote hustu batetik antosinean atera dutena. Eskurik esku dabil chicha, irribarre adeitsuak. Gustatu? Ea nora doazen. Saqsaywamanera. Harpajole dabiltza: «zer, Pizarrok zutik zer utzi zuen ikustera?».

Teilatu gainetik ari baziren ere, hierarkiarik gabeko ateraldi zorrotza begitandu zitzaidan igeltseroena. Lagun giroan, arto hartzituz egindako edaria zubi, inor beste inoren arduren jabe bihurtu gaberik, ezpainak loratuz baino hartzerik ez zegoen zirtoa, historia klase winzipeatu eta guzti.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide