Gernika Guernicara

Erabiltzailearen aurpegia

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Gernika Guernicara'

Urtero dakar apirilak Gernika. Eta Gernikak, halabeharrak lotuta, Guernica. Sirena hotsarekin batera, Picassoren mihisea ezinbestekoa egin da gure memoria kolektiboaren imaginarioan. Zer diot, sirena bera bainoago. Sirena errituala da; Picassoren Guernica, aldiz, espainiar erregina baten museoan bahitua, bihotz ondoan daramagun urratua edozein delarik urteko eguna. Bai, bahitua.

Guernica Gernikara!

Horretarako aukera ere galdu genuen, baina. Pariseko erakustaldia amaituta, Bartzelonan Euzko Jaurlaritzaren idazkari izan zen Julio Jauregiri egokitu zitzaion Picassorengana jotzea. Frantziako erbesteak horretarako ere ematen zuen. Malagako artistaren erantzuna argia izan zen: «Agirre lehendakariak eskatzen badit, Guernica zeuontzat da, euskaldunontzat».

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide