Gela bat gaztaroan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko abe. 3a, 06:00
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua.

Behar zuen epikotasunak horma bat gure ikasle-pisuan. Eta posterrean, Emilia-Romagnako nekazari batzuk mulkoan, antolatuak, etorkizuna irabaztera. Oraintxe hartuko nuke gustura Novecento filmak orduan eragin zigun zirrararen laurdena, baina ez dago erraza.

Abila izan da Bertolucci nahi bezala jokatzen ikusleen emozioekin. Gugan epika bezala, beste barne-mundu bat asaldatzea lortu zuen gure aurrekoengan Azken tangoa Parisen jazartuarekin. Hil denerako, ordea, zer genuen hartatik guztitik. Errealitatea pantailakoa etengabean zikintzen saiatzen den langarra da.

Maria Schneiderren adierazpenek jarri gintuzten atezuan: «(Gurinaren eszenaz ari dela) Ekintza simulatua da, baina malkoak benetakoak dira». Egunotan, filmaketako xehetasunak iltzeak bezala jausi dira hil berriaren gainera atzera ere. Bertoluccik eta Brandok, bien artean gordean izan zuten nola filmatuko zen bortxaketaren eszena, orduan hemeretzi urte zituen Schneiderren ezkutuan. Honek ezin izan zion gertaerari bueltarik eman, «bizitza hondatu zidaten».

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide