Ehun urte

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko aza. 12a, 09:04

Fini infernua, amaitu da gerla. Geografia arras mudatu da, hiru inperio handi irentsi ditu historiaren zabortegiak. Europa jendez hustu da: hamahiru miloi gizon eta emazte hil dira guztira. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako sei mila gazte, nekazari eta abeltzainak gehienak, ez dira frontetik itzuli. Buru-itzuli batean bukatu behar zuen gerla lau urtez luzatu da, eta irabazleen bozkarioak zabal ditu orbainak.

Lubakietara kondenaturiko askok desertatzea erabaki dute, eta Ameriketara heltzerik izan ez dutenak mugaz bestalde laketu dira. Erregimentu barnean matxinatu direnek okerrago izan dute, fusilatu egin dituzte. Baionan, frontetik permisoz heldutako milaka lagun bildu dira tren geltokiaren aurrean. Oihuka eta kantuan ekin diete bertan diren buruei. Esku-lan kualifikatua direla aldarrikatu dute, ez dutela lokatzetan hil nahi, baliagarriagoak direla arma fabriketan Verduneko edo Sommeko lubakietan baino.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide