Kanibalismo demokratikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko urr. 8a, 09:05

Espainiako eskuin muturreko fundazio batek antolatutako hitzaldia Madrilen, Frente Popularra mintzagai. Mukuru betea dago aretoa, kanpoan jendea. Sovietarrek sortutako gaitzaz ari dira, nola hil zituzten berek bezala pentsatzen ez zuten guztiak. «Frente Popularra beti izan da aberaskumeen gauza. Langileek ez diete inoiz komunistei botorik eman, asko kostatu baitzaie dutena irabaztea». Kataluniako gaurko egoerarekin lotzea, berez dator. Ines Arrimadasen adorea goraipatu du Federico Jimenez Losantos kazetariak, eta orain urtebeteko gertaerak gogoan, nola atera zen Felipe VI. erregea «espainiar eliteko lehena, astakeria hari aurre egitera, no pasaran esatera».

Galizian, Compostelan, Buenos Airesetik heldutako kutxa handi bat zabaldu da hiriko museoan, agintari guztien aurrean. Bi metro luze den kuadroa da, 1945ean Alfonso R. Castelaok Argentinako erbestean margotutako Maisuaren azken ikasgaia. Mihisean, hilik ageri da gizona lur gainean, bi ume dituela aldamenean. Alexander Boveda da, Castelaoren laguna eta Alderdi Galegistako buruetako bat, frankistek fusilatua. Sinbolo bat da, «Guernica galegoa» deitu izan zaio.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide