Urreiztieta connection

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko ira. 10a, 08:59

Martin Ugalderen biografia hari esker izan genuen gure belaunaldikook Lezo Urreiztietaren berri. Gerrako galtzaileengandik heldu zitzaigun paketean, bidean galdu zirenetako bat zen Agirreren gobernuarentzat armak lortu zituen gizona. Kontrabandista, abertzale heterodoxoa, eginbehartarra izan zen, batez ere, Urreiztieta, geldian ez egoteko jaioa. Pertsonaia ezagutu genuenean, bazegoen ahal genuen guztietan kontatzen genuen pasarte bat. Frankismoaren hondamendiarekin jota, aurkitu zuela Mexikoko kostan irla bat zioen, bertan eraikitzeko Euzkadi berria, euskaraz baino hitz egingo ez zen babestokia. Txistea, berehala dator, Urreiztietak ez baitzekien. «Eta zuk, zer egingo duzu, Lezo?» galdetzen zioten orduan. «Nik? Isilik egon».

Lezo Urreiztietaz izan dugun irudia osatzera dator, edo zuzenean deusteztera, Josu Martinezek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko duen Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala, Martin Ugaldek Urreiztietari berari eginiko 35 orduko grabazioetatik abiatutako lana.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide