Elefante baten amorez

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko uzt. 23a, 07:50

Animalia babestuei diegun txerak behartu gaitu gillotina ateratzera historiaren armairutik. Gauza bat garbi baitago, Botswanako elefante eraitsiagatik ez balitz, ez ginatekeela orain errege zaharraren kontra ariko tiroka. Baina egun, hori dute animalia pitxiek, gizakiek berrogei urtean erakustea lortu ez dutena atoan ikusarazten digutela. Eta zer plazer handiagorik ehiztaria ehizatzea baino. Horra hor, metaforak metafora, garai sentikorren abantailak.

Bastillaren erasoa ezin liteke porrota izan oraingoan. Sentsibilizazio kanpaina maila guztietara hedatu da, gorenean dabil. Aparteen dabilenak ere hamaika dokumentu, meme eta bideo jasotzen ditu egunero, Corinna zu Sayn-Wittgenstein ustezko printzesaren adierazpenekin ez bada Iñaki Anasagastiren etorri-jardunekin, irriz eta mirriz play-boy zaharraren lepotik.

BERRIAk argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide