Torturatzaile baten aitortza

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko uzt. 9a, 07:37

Emakume bat eta gizon bat buruz buru. Kazetaria da aurrena, polizia bestea. Egoerak hartaratuta, torturaz ari dira. Tolesik gabe ageri da legearen zaindaria, ez da lotsarik haren hitzetan, ez damu izpirik. «Emakumeak badaki zer den mina, badaki zer den hankagorri bat izatea, haur bat. Gizonak, berriz, ez du inoiz halakorik izan. Emakumea gauza bada 70 zentimetroko ume bat zesarearik gabe munduratzeko, edozer jasan dezake, ze emakumeak ez du ematen, ez du deus ematen. Ez da hain ahula. Gogorragoa da».

Ahoan legarrik gabe mintzo da. Gizon zintzoa da: «Korrontea emateko titi-puntetan jartzen dira bi pintzatxoak, eta beste bi aluan. Makinatxoari eragin eta orduantxe egiten du zartadatxoa». Ezinago zintzoa: «Baina bortxatu, sexualki bortxatu, ez. Galdetu, galdetu lasai DINAtik igarotako edozein emakumeri! Inor nik bortxatutakorik? Inor ez!».

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide