Hizkuntza lagun

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko api. 30a, 10:09

Errazago behar genuke, hizkuntza dugu lagun. Izan ere, zertarako irudimena eguneroko ginkana hor izanda. Denok dakigu zer den, zergatia inoiz azaldu ez badigute ere, bestearen mende sentitzea. Gauzak ez doaz inorentzat baino okerrago isilik gauden artean, baina nahikoa dugu mihia dantzan hastea dena erabat okertzeko.

Non, edonon izan liteke, izan medikuaren kontsultan, zinemarako sarreran edo errepideko kontrol batean gauzkatela. Baina berdin gerta dakiguke lantokian, lagun artean edota familiaren gozoan, ustez aterpean gaudela. Darabilgun hizkuntzak berak salatzen gaitu, euskaldunak euskaraz egiten baitu ustez eroso dagoenean. Eta horra non ekin orduko hasten diren komentario zakarrak (ez ezak esajeratu), baztertze-mekanikak (biktimismorik ez, txikito), eta txiste baldarrak (har itzak gauzak umorez, moteil). Egunero, edonon. Zergatik eta, aurrean dugunari Jainkoak berak eman ziolako sortu eta batera, Moisesi Sinai tontorrean ditxosozko taulak bezalaxe, gurearen gainetiko hizkuntza bat.

Jarraitu Iñigo Aranbarriren iritzia irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide