Begiaren aierua

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko api. 23a, 09:23

Orduan ere, tabernako borroka bat. Arotz gubia sartuta hil zuen Frantzisko Idiakezek Ziriako Gatxaga, xextran ari zirela. Getarian izan zen, 1932an. Ez zela aski gizon leporatu omen zion bezperan Idiakezek Gatxagari, zergatik eta oraintxe Batzokian ibiltzen zelako baxoerditan eta hurrengoan Zirkulu Errepublikanoan. Txaketero bat zela, alegia. Hurrengo egunean berriz topo egin zutenean okertu zen dena.

Berehala, dimentsio politiko gaitza hartu zuen gertaerak. Ordezkariak bidali ziren hiletara gobernutik eta diputaziotik, aldundia arduratu zen hildakoak adopzioan zituen bi haurrez. Alkatea eta erretorea kargugabetzeko eskatu zen, Batzokia itxi egin zen. Urtebetera hasi zen epaiketan, 21 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zitzaion abertzale gazteari. Prentsan segitu zuen borrokak. Ederki baten berregin daiteke orduko egunkarien bitartez kasuak jendartean eragin zuen zatiketa.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide