Hagintarien hizkuntza eskakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko api. 9a, 10:44

Azer desastrea Espainia! Zer da, doan tokira doala, eta hautatzen den presidentea hautatuta, barregarrikeria etengabeko hau. Badoa Rajoy Bruselara eta Cameronekin ari dela, lasai ederrean: «it's very difficult todo esto».

Etxalarko organujolearen bilobak ere motza ingelesa, baina zertarako gehiago, Texaseko ebakera zoragarria tarteko, ikusi genuen, inolako arazorik ez Blairrekin eta Bushekin bikain moldatzeko. Rodriguez Zapaterok xume aitortzen zuen ingelesez erantzuteko eskatu ohi ziotenetan, «solo hablo español». Horrelakoak hamaika, Europaren ondasunez mintzo zaizkigula. Eta ez ditzagun hizpidera ekarri hagin artean dituzten lurraldeetako hizkuntzak. Gero, jakina, ateratzen dira Puigdemonten irudiak edozereraz kazetari atzerritarrekin ari dela, edo Gabriel, edo Junqueras, edo Romeva, eta dena da halako alderatze bihozgabea...

Jarraitu Iñigo Aranbarriren iritzia irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide