Aberria

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko api. 3a, 08:54

Itzuli da egunokin, poetak zioen bezala, munduaren erdia ebanjelizatu zuen aberria, heretikoen mailua, Trentoko argia, Erromaren ezpata, San Inazioren sehaska... horra gure handitasuna eta gure batasuna, eta asaldatu egin ditu auzo-herriak arian-arian aski loditutako folkloreak. Izan ere, horra gangarra urratu beharrean estatu akonfesional bateko ministroak prozesioa paretik igarotzean, kantuz zer eta Millan Astray golpistak Arrifeko gerran jasotako kopla, Herioren senargaia naiz, egunotan hiru urteko haur batek, militar jantziz, milaka telefonotan milaka bider kantatu duen berbera.

Asaldatu ditu masta erdira jaitsi direlako banderak kaserna guztietan, zer eta minez delako ofizialki sinesmenik ez duen estatu modernoa, terroristen mailua, batasunaren ama, Europaren bihotza, kirolari txapeldunen habia... Jerusalemen orain bi mila urte ustez gurutzean iltzatu zuten haren nekaldiaren amorez.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide