maxixatzen.eus

Bost hitz

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Begiak atalo eginda dago umea, halabehar goibeleko erregina, aurrean duen munstroaren neurriekin. Handia da, ikaragarria, naturaz gaindikoa gortera ekarri dioten gizona, baina susmoa harturik dabil, ez baitio erantzuten hitz egiten dionean. Galdetu egin behar izan du azkenean: «Atzeratua da?». Lagun dakarren sasiletratuak emango dio erantzuna: «Ez, euskalduna da».

Bikaina da kolpea, dotorea. Elkartze hura, benetan gertatu zen. Migel Joakin Eleizegik batean eta bestean bere burua erakutsiz irabazten zuenaren gaineko zergak arintzeko eskatu nahi zion Espainiako Isabel II.a erreginari. Algara, ordea, Handia filmeko gidoilariei zor diegu.

Nekez bil liteke egokiago bost hitzetan bi munduren arteko aurrez aurrekoa. Batak ezinaren esparrukotzat du erresumako basailo hura, izan behar du gaitzen bat espainola bada erreginari ez ulertzeko. Eta gorputzez ere makurra denez, nabarmen matxarra, hor egon liteke arrazoia: atzeratua da?

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa