Justizia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko aza. 6a, 10:35

Badira hitz batzuk, denboraren poderioz, lizundu egin zaizkigunak, edonon esan ezin direnak, hain da antigoalekoa erakusten duten mundua. Erabiltzen baditugu, gauzak primitiboak eta sinpleak, eskaera sozialak hil edo bizikoak ziren garai batera garamatzate. Eta nork nahi du gaur egunean gainditutakoari begira bizi, gibelera itzuli.

Ez ditugu asko izango etxean XX. mendeko lehen herenari Alfonso Rodriguez Castelaok bezain zorrotz begiratu dionik. 1920-1936 artean Galiziako prentsan argitaratu zituen irudien artean, askok dute justizia gai. Pare batean, gauzak zuzen egingo badira, zerutik konpondu beharko direla iradokitzen da. Batean, «Ez didate justiziarik egiten», diotso agure batek harrizko jainko gurutziltzatuari. Beste batean, ama bat da, otoitzean, umeei eskatzen diena: «Aitaguretxo bat Jainkoak justiziatik libra gaitzan».

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide