Katalan hiztegia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko urr. 9a, 11:19

Kataluniako aferak politikan aspaldi entzun gabeko hitzak azaleratu dizkigula sinestuta bizi naiz. Sedizioa da bat, definizio zehatzagoaren faltan (bekatuzko olgetan hitzak Plazido Mujikaren zapata-kaxetan: matxinada, zalaparta, naasdura, nasimasi, nastualdi, tobera, zalagarda, zarraparra...) gaztetako gerrako filmetara naramana. Sedizioa goizaldean ordaintzen zen; planta ere badu Traperok pelotoiari zorrotz begiratzeko. Baina tragikoegi jarri gabe, bihar arte behintzat, jendearen sentimendu primitiboei loturikoak ditut gainontzekoak: poza, amorrua, zaputza, ilusioa, beldurra...

Inbidiarekin batera, jakina. Hemen behintzat. Inbidiaz itzuli ziren gaur zortzi han zirenak eta inbidiaz jarraitu ditugu askok hango gertaerak. Milaka jende kalean Espainiatik manumitzea hurrengo egunsentiarekin datorrela sinestuta. Baina konparazioak oso dira latzak. Maila sinbolikotik hasita, ezen ea nork eskaini behar dion hemen krabelin gorria bizkarreko azkurak kentzeko aurrean prest duen guardia zibilari, ea nork txalotu behar duen piperpotoa gerrian duela botoa ematera hurreratu den hori. Urruti gaude, eta ez da kilometro kontua. Denbora da, bizkar-zorroa, historia gertuaren erdoka lepo gainean.

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide