Pailazo ero bat

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko eka. 5a, 10:20

Hil egingo gara. Beroak erreta, urpean itota, ekaitzak triskatuak hilko gara. Esan dute AEBak irten egingo direla Parisko Klima Akordiotik eta denok jarri gara ados, badakigu noren erruz egingo duen mundualdiak, eta hala atera dugu berriz ere gizona hizpidera.

Eta egia esan, azkenaldian lagun arteko elkarrizketara beste edozein presidente edo lehen ministro baino maizago aipatuagatik, inoiz gutxitan bezala iristen da denok bat etortzea: ero hutsa da pailazo hau.

Pailazoarena ez da geuk asmatua. Iragan azaroan hauteskundeak irabazi aurretik nabarmendu zitzaigun haren izaera erridikulua. Horren erakusgarri, bideoak, zientoka, poltsikoko telefonoetan daramatzagunak, lagunek bidalita, irribarre behintzat egin dezagun hil aurretik. Zer da ba gizona! Pentsa zenbaterainokoa, emazteak ere ezin du begien bistan ikusi. Begira nazka aurpegi hau; eta eskua nola kentzen dion? Zerbait izango du, hedabideetako solasaldi politikoetan ohartarazten baitigute bere ilajeaz eta brontzeatu demasekoaz.

BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide