Pausoa nola luzatu

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko api. 10a, 15:00

Oinez bizi garelako gabiltza korrika. Lanean lehertu arte diharduenak ezagutzen du ongien nolako oldez hartzen diren atsedena eta jaia.

Herren dabilenak baino ez daki zein miragarria den hanka-jokoari ekinda hodeirik hodei aitzinaratzea. Egunotan, trumilka datozkio lagunak bidera bakarrik bizi denari neguaren gorrian. Adore deiek suspertzen dute etsita bizi dena. Ez da ez, hizkuntza egin bakardaderako. Ederra da ez daukaguna bizitzea, eta egunerokoak eskaintzen ez diguna maite dugulako gabiltza bihotza ahoan antxintxintxika, arin-aringa, lasterka, galapan, saltaka, karran, arineketan, usu-usinka gure errepideetan barrena, zigor bibliko batek xaxatuta bezala, eskurik esku eta mihiz mihi, hamar gauez eta hamaika egunez, atsedenik hartu gabe.

BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide