Hesteak bota beharrean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko mar. 13a, 10:52

Jendartea bezain bertikala da umorea. Tira, zorroztea komeni den paola atera zait. Umore hegemonikoa zehaztu behar nuke; umore erraza dela bertikala, segurua duena algara kolektiboa eta tripa-lehertze ustez identitarioa.

Horrexegatik behar ditu barre-makina honek bertikalitatearen ezaugarriak. Hasteko, boterea, jakina, eta honekin batera, nola ez, imajinario sendoak, bai egilearena bai zirtoa jasan behar duenarena.

Eta hor, hamaika ditugu adibideak: estatu matoiak batetik, klase sozialetan garbi egituratutako gizartea bestetik... Horra arkeriaren apostoluen zerua eta arraza garbienaren oinordekoen paradisua. Esan gabe esan dudala uste dut. Bertikala diodanean goitik beherakoa diot, txikia jan beharra duen handiarena umore hau, ahularen gantzez koipezten den makinarena. Nolabait esateko, «historiaren bermea» duen halako bullyng politiko-soziala da umore hegemonikoa, dagoenaren kontura puzten dena eta gauzak dauden-daudenean uztea duena amets.

BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide