Txikiak diren artean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko ots. 20a, 10:05

Aspaldian entzun gabeko txiste batek hartu dit gogoa asteon: bazen behin goiko mendietatik beheko larreetara jaitsita zebilen artzain bat. Ardi jendea begiratzen zegoen batean, loak hartu zuen. Itzarri zenerako trenbideraino joanak ziren, hain adur txarraz non trena pasatu zen une hartan berean. Zer gertatu zen, zeuen buruan ikusi duzue.

Kontua da handik denbora batera hirira joan beharra izan zuela. Eta han zebilen paseran, bat-batean irten beharrean jarri zitzaizkionean begiak. Gorri hotsean sartu zen jostailu dendara. Buelta eta buelta, tren txiki bat zebilen erekusleihoan. Inor konturatzerako han zen gure artzaina, makila aidean. Ri-rau, laster eman zion akabua haren txu-txu hotsari. Dendaria hurreratuta: «Baina, baina, burutik egin zaizu ala?». «Burutik?», erantzun zion, «hauei txikitatik erakutsi behar zaie! Txikitatik!».

Berritasunaren eta atabismoaren arteko borrokaldi erdi-estaliko honetan, zakarkeriak gorabehera, ez da zaila egurrarekin identifikatzea. Terrorismo jihadista delakoarekin zerikusia izan dezaketen pertsonak atxilotzen dituzten aldiro hedabide batzuek bilatu nahi dutena, hain zuzen. Aste honetan ikusi dugu Bilbon Samir Mahdjub aljeriarrarekin; 650 euroko laguntza jasotzen zuela nabarmendu da lerroburuetan. Gauza bera orain hilabete batzuk Donostian itxian sarturiko E.M.K.Y. marokoarrarekin. Orduan ere Jaurlaritzatik Diru sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen zutela nabarmendu zen. Atzo azkena, Gasteizen: «laguntza sozialetatik bizi zen».

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide