Bestea

Erabiltzailearen aurpegia

Ez da izango gaur egun Donald Trump baino pailazo homologatuagorik. Sartzen zaren tokian sartzen zarela, eta telebistan ez bada berripaperen batean han ageri bada bera, beti dago baten bat presidentearen ilajea edota larruazal brontzeatua aterako duena solasera. Emazteari egin atzen zatarkeria ahomentatuko da bestela. 

Irribarre kolektiboa loratuko da orduan, giroak zertuta. Gutxitan bezala, lasai jardun daiteke morroiagatik gaizki-esaka inork beste izkinatik kontra egin gabe. Bedeinkatutako egia unibertsala da Donald Trump lasai jipoitu daitekeen txingotea dela.

Serioagoek Mexikoko hesia aipatuko dizute. Zorrotzagorik badago, nongoek ezin duten sartu AEBetan esango dizu, eta tapa botako zerrenda beltzeko zazpi lurraldeak. Jantzienak trabesa egingo dio jaso nahi duenari: baietz legealdia akitu aitzin Irani eraso militarra jo. Ordurako zimelduak dira ezpainak, ordea. Kontu beltzak dira horiek, eta gauza handia elkarbizitza.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide