GU

Erabiltzailearen aurpegia

Normalean galdu egiten naiz urteetan gehiegi urrundu orduko. Esan nahi dut: gauza naizela uste dut, neure kontraesan eta guzti, egun zer naizen eta nola heldu naizen hona azaltzeko. Funtsean ondorio geologikoa naiz, zain bolkanikoa duena seguru asko, alubioiek zikindu eta sedimentazioak aberastu duena.

Eta denboraren mozkina naizenez, bakarrean bizi ez dena. Gauza naizela uste dut nire moduko beste batzuk identifikatzeko. Primarioenak datozkit errazen, antzeko ekaiz eginak direnak. Kulturatze prozesu kontzientearen ondorioz bildu ditudanak datoz gero. Eta bai, bada gu bat. Edo hobe esanda, baditudala gu batzuk sinestuta bizi naiz.

Eta horretara jartzeko eskatuz gero, urteetan zenbat eta gehiago urrundu orduan eta zailagoa zaidalako neure burua topatzea, gutasunaren konpainian ekiten diot abenturari. Hasieran, ez da zaila. Nolabaiteko parekotasunak topatzera egiten dut, nola-halako proiekzioak. Idealizazio eta guzti, batzuekiko sinpatia da bestela definitzen nauena, baita errukia ere, eta sarri askotan, kontrarioak obratzen nau.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide